XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irlandan beti gasaila

Berriz ere zalapartak azkartuz doatzi ugarte hortan.

Belfast-en bi polizier hil dituzte katolikoen karriketan.

Portuan berriz kargaketari protestantak greban jarri dira Callaghan Angles minixtro ohia harat etorri-ta.

Ira-ko abertzaleak tiroka arizan dira Angles soldadoekin.

Londonderryn aldiz emazte-multxo batzu mendekatzen baitziren angles soldadoekin ibiltzen diren nexkato katolikoeri, Ira-ko abertzalek jakin arazi dute ez dituztela beren gain hartzen holako mendekatzeak.